2023. urtean, Euskadik, eta, bereziki, Donostiak, punta-puntako hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatzeko asmoa du, hazteko gaitasun nabaria erakusten ari den kirol-esparru honetan, eta horrek berak ere justifikatzen du arlo honi buruzko hausnarketa bultzatzea. Hauek dira, besteak beste,  Euskadi munduko mapan kokatuko duten mugarrietako batzuk: Frantziako Tourraren hasiera eta lehenengo etapak, Donostia Cup topagune jendetsua edo Top14aren finalerdia. Baina gertakari horietatik haratago, Euskadi berez da errealitate bat kirolaren diplomaziaren barruan. Benetako izaera hori oraindik ez da behar bezala aztertu.

Praktikan, Euskadi aspalditik gauzatzen ari da kirol-diplomazia. Izan ere, kirolaren diplomazia tresna oso-oso indartsua da nazioz peko errealitateentzat, estaturik gabeko nazioentzat edo antzekoentzat garrantzia eta posizionamendua irabazteko nazioartean. Hala ere, horri buruzko kontzientzia gutxi dago. Beraz, proposamen hau aukera bat da batzuetan kontuan hartzen ez diren bi errealitate batzeko, hau da, gaiaz kezka baduen mundu akademikoa eta, askotan kontziente izan gabe, praktikan kirol-diplomazia gauzatzen ari direnak uztartzen joateko.

Bestalde, garai nahasiak bizi ditugu. Ziurgabetasuna da garai berrion ezaugarri nagusia, non agertoki geopolitikoan aktore berriak sortzen diren eta garai bateko orekak beste ardatz batzuetara zabaltzen diren. Testuinguru horretan, kirolak berebiziko garrantzia du eszenatoki geopolitiko berrian. Horregatik, garrantzitsua da eztabaida publiko orokorrari zabaltzea eta nazioarteko harremanen unibertsoan gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari den eremu horretan sakontzea.

Informazio gehiago

 

Copyright © 2021 Sportek Hub.
Kirol Teknologia Berritzaileen HUBa
HUB de Tecnologías Innovadoras del Deporte