Kirolari aplikatutako teknologia berrien proiektuak bilatzen ditugu!

Startup bat edo kirolaren mundua iraultzeko gai den soluzio teknologiko bat duen ekintzaile bat bazara, Sportek Hub 2023aren 2. edizioa zure zain dago.

Ezagutu Gipuzkoako kirol industriaren ekosistemaren parte izateak eskain diezazkizukeen aukerak eta nola garatu ditzakegun elkarrekin proposamen berriak kirol digitala, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirol espazio adimendunak, kudeaketa eta material berriak bezalako arloetan.

Nor dago Sportek Hub-en?

Sportek Hub ekimen publiko-pribatua da, eta honako hauek sustatzen dute: Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirola eta Ekonomia Sustapena/Ekintzailetza arloetatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta Sociedad Deportiva Eibar Fundazioak, BIC Gipuzkoa organo kudeatzailea duela, kirol-industria hazteko eta bere lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Zer eskaintzen dizu?

Ekimen honen helburua startup eta ekintzaileei laguntzea da, 60.000 €-rainoko finantzaketarekin, BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza-programen bidez lor dezaketena.

Proiektua sustatu, ikusgarritasuna eman eta industriarekiko eta kirol-berrikuntzako eragileekiko loturak izateaz gain, beste onura batzuk ere baditu Sportek HUBek, hala nola:

  • Negozio-plangintza estrategikoari buruzko aholkularitza
  • Mentorizazio espezializatua eta lankidetzarako aukerak, Venture Client proposamenarekin.
  • Balidaziorako eta MVP probetarako laborategiak.
  • Coworking-espazioak eta inkubazio-espazio espezializatuak.
  • Prestakuntza espezializatua enpresa-kudeaketan.
  • Lehen finantzaketa-txandetako aholkularitza.

Nork har dezake parte?

Sportek Hub-ek sektorearen beharrei eta aukerei erantzuteko gai diren produktu eta zerbitzu teknologikoak eskainiko dituzten startupak eta ekintzailetza-proiektuak bilatzen ditu.

Baldintzak:

  • Garatzeko edo abian jartzeko fasean dauden startupak, jarduera fisikoaren eta kirolaren sektorerako irtenbide teknologikoak proposatzen dituztenak, edo beren soluzioak sektore horretara beste enpresa-esparru batzuetatik migratu nahi dituztenak.
  • Kirolaren eta jarduera fisikoaren industriaren etorkizuneko beharrak ase ditzaketen ideia disruptiboak dituzten ekintzaileak.

Hautagaiak aurkeztea eta epeak

Bidali zure hautagaitza ekainaren 30a baino lehe.

Hautagaiak hurrengo formularioaren bidez erregistratuko dira.

Izena emateko formularioa

    Erantsiko diren agiriak (Word edo PDF formatuak)

    LEGE OHARRA

    Tratamenduaren arduraduna: SPORTEKHUB
    Helburua: Erabiltzaileak eta proiektuak erregistratzea.
    Legitimazioa: Tratamenduaren arduradunaren interes zilegiak betetzea, harremanetan jarritako pertsonen datuen tratamenduari dagokionez.
    Hartzaileak: Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legez nahitaezkoa izan ezean.
    Eskubideak: Datuetara sartu zaitezke, datuak zuzendu eta ezaba ditzakezu eta beste eskubide batzuk ere gauza ditzakezu, eta datuen babesari buruzko informazio osagarria kontsulta dezakezu pribatutasun-politikan.

     

    Copyright © 2021 Sportek Hub.
    Kirol Teknologia Berritzaileen HUBa
    HUB de Tecnologías Innovadoras del Deporte