Sportek Hub Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirolaren eta Ekonomiaren Sustapenaren/Ekintzailetzaren arloetatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta SD Eibar Fundazioak, BIC Gipuzkoa organo kudeatzailea dela, abian jarritako ekimena da, kirolaren industriari hazten laguntzeko eta bere lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, eta jarduera fisikoaren eta kirolaren industrian proiektu berritzaileak dituzten Gipuzkoako ekintzaile eta startupentzat lehenengo deialdia egin du. Deialdia ekainaren 22tik uztailaren 22ra arte egongo da zabalik.
Parte hartzeko oinarriak eta arauak
Nori zuzenduta dago?
Sportek HUB 2022 deialdia enpresa Gipuzkoan sortzea planteatzen duten eta kirolaren industrian balio-proposamen disruptiboak aurkezten dituzten Gipuzkoako ekintzaileei eta startupei zuzenduta dago.
Lehenengo edizio honetarako, Sportek Hub ekimenak jarraian adierazten diren arloetan aplikatu daitezkeen proiektu teknologikoak aukeratuko ditu. Arloak dira kirol digitala, jarduera fisikoa, osasuna eta ongizatea, kirol-espazio adimendunak, kudeaketa eta formakuntza, ekipazioa eta material berriak.
Startupek eta ekintzailetza-proiektuek uztailaren 22ra arte eman ahal izango dute izena www.sportekhub.eus webgunearen bidez. Sportek Hub ekimena sektorearen beharrei/aukerei erantzuna eman ahal izateko produktu eta zerbitzu teknologikoak dituzten startupen eta proiektuen bila dabil.
Sportek Hub 2022 ekimenaren deialdia honako hauei zuzenduta dago:
- Startupei: heltze- edo merkaturatze-prozesuan daudenak eta jarduera fisikoaren eta kirolaren sektorera zuzendutako soluzio teknologikoak proposatzen dituztenak, edo beste sektore batzuetan egonda ere soluzioak sektore honetara migratzeko interesa dutenak.
- Ekintzaileei: kirolaren eta jarduera fisikoaren industriaren etorkizuneko beharrei erantzuteko gai den ideia disruptibo bat dutenak.
Zer eskaintzen dizugu?
Sportek Hub ekosistemaren parte izatea, eta bertan proiektua bultzatzeaz eta agerian jartzeaz gainera eta kirol-berrikuntzako eragileekin eta industriarekin harremanetan jartzeaz gainera, berariaz proposatzen dugu
- Negozio-plan estrategikoa egiteko eta merkaturatu eta garatzeko lehenengo finantzazio-txandetarako laguntza ematea.
- Mentorizazio aditua eta lankidetza-aukerak ekosistemako eragileekin, Venture Client proposamenaren baitan.
- Balidaziorako eta MVP probetarako laborategiak.
- Coworking guneak eta inkubategi gune espezializatuak.
- Enpresa-kudeaketan formakuntza espezializatua.
Horretarako, 60.000 eurora arte izango dira BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza-programen bidez
Hautagaiak baloratzea
Sportek Hub ekimena sustatzen duten erakundeak arduratuko dira lehenengo edizio honetako enpresa-proposamenik onenak aukeratzeaz.
Balorazio-irizpideak:
- Sustapen taldea
– Kudeaketarako gaikuntza eta gaikuntza teknikoa
– Sustapen taldearen konpromisoa
– Izenpetutako lankidetzak
- Proiektua
– Merkatu-aukera
– Berrikuntza / teknologia maila, eta babes-aukerak
– Balio-proposamena
– Proiektuaren heltze-maila
- Proiektuaren inpaktua
– Enplegu kualifikatua sortzeko ahalmena
– Eskalagarritasuna
– Inbertsio-gaitasuna
Agiriak eta bestelako kontsiderazioak
Hautagaiek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte
- Proposamenaren laburpen exekutiboa
- Proiektuaren deskripzio-memoria
- Ekimenaren ekintzailearen/ekintzaileen CV.
Oharra: Aurkezten diren proposamenek egunean izan behar dituzte Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Egiaztatze-agiriak proposamena aukeratuz gero aurkeztu beharko dira.
Informazioa osatzea eskatu ahal izango da, bai eta/edo elkarrizketa pertsonalak egitea ere egoki iritzitako parte-hartzaileekin.
Oharra: Nahi duten proposamenentzat, webgunean gidoi orientagarri bat gehitu da memoria prestatzeko.
Hautagaiak aurkeztea eta epeak
Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 22an, 12:00etan, amaituko da.
Hautagaiak www.sportekhub.eus bitartez erregistratuko dira.