Zabalik dago 2. deialdia, kirolean berrikuntza teknologikoko proiektuak dituzten Gipuzkoako ikertzaileentzat, azaroaren 15era arte

Partekatu zure sareetan

Sportek Hub-ek, kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologiaren Hub-ak, bere bigarren deialdia ireki du, Gipuzkoako ikertzaileei eta ikerketa-taldeei zuzendua, urriaren 15etik azaroaren 15era, beren sport-tech teknologia/ezagutza-arloen aukera komertzialak aztertu nahi dituztenentzat.

Edizio honetarako, Sportek Hub-ek kirolaren hainbat arlotan aplikazio potentziala izan dezaketen proiektu teknologikoak aukeratuko ditu, hala nola: kirol digitala, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirolgune adimendunak, management eta material berriak. Hautatuek 15.000€-ko dirulaguntza izango dute, aholkularitza espezializatuarekin garatzen ari diren teknologiek eskaintzen dituzten merkatu-aukerak aztertzeko,

Sportek Hub ekimen publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirola eta Ekonomia Sustapena/Ekintzailetza arloetatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta Eibar Kirol Elkartea Fundazioak sustatua, BIC Gipuzkoa organo kudeatzaile duela, kirol industria haztea eta lehiakortasuna hobetzea helburu duena.

Deialdi honetan parte hartzeko, Sportek Hub-ek teknologiaren garapen-maila, garapen teknologikoan inplikatutako taldea eta ondorengo ekintzailetza-faseari ekiteko interesa baloratuko ditu. Baldintza horiek hautagai diren proiektuetan parte hartzeko eskabidean jaso beharko dira. Horretarako, proiektuaren memoria bat aurkeztu beharko dute formatu librean, eta bertan zehaztuko dira teknologiaren deskribapena, teknologiaren egoera, teknologiaren babesa, proiektuaren ekipamendua, tartean dauden finantza-baliabideak eta merkatu-aukera.

Hautaketa fase honen ondoren, Sportek Hub-ek ikerlariekin hasiko du proiektuaren konfigurazioa, eta behin sortuta, hautatuek aukera izango dute BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza programei heltzeko (Prog. Barnetekin/Barnekintzaile – Prog. Ekintzaile/Txekintek), 60.000 eurorainoko finantzaketa-aukerarekin.

Norentzat da?

  • Ikertzaileak bakarka edo taldean
  • Zentro teknologikoetatik, CICetatik, unibertsitateetatik, lanbide heziketako zentroetatik edo enpresetatik datozen ikerketa-taldeak.

Bigarren edizio honetan parte hartzeko hautatutako ikertzaileak Sportek Hub-eko ekosisteman sartuko dira, eta, proiektuaren sustapena eta ikusgarritasuna, industriarekiko konexioa eta kirol-berrikuntzako eragileak ez ezik, beste onura hauek ere izango dituzte:

  • Negozio-plan estrategikorako laguntza
  • Lankidetza-aukerak, Venture Cliente proposamenaren arabera
  • Baliozkotzeetarako eta MVP probetarako lab-ak
  • Coworking-guneak eta inkubazio-gune espezializatuak
  • Enpresa-kudeaketan prestakuntza espezializatua
  • Lehen finantzaketa-errondetan aholkularitza ematea

Ikerketa-proiektuak azaroaren 15era arte eman ahal izango dute izena, hemen klik eginez edo webgunean sartuz www.sportekhub.eus.