“Teknologia jarduera fisikoaren eta kirolaren industriaren zerbitzura” jardunaldia

Partekatu zure sareetan

Eibarren, 2023ko apirilaren 27an (Tekniker eraikinean)

Ezagutu kirolaren industrian teknologia aplikatzeko aukerak

Jarduera fisikoaren eta kirolaren industriaren sektorekoa bazara eta teknologia berriak sektorea nola eraldatzen ari diren jakin nahi baduzu, jardunaldi hau zuretzat da! Ezagutu gurekin teknologia berriek nola sor ditzaketen enpresa-aukera berriak hainbat kirol-esparrutan. Eibarko Udalak, BIC Gipuzkoarekin lankidetzan, antolatutako jardunaldia da.

Jardunaldi honetan aurkituko duzun guztia:

Bi mahai-inguru izango ditugu, kirol-arloko enpresa teknologikoetako ordezkari eta adituek osatutakoak. Teknologia digitalen eginkizuna eta aukerak bezalako gaiak eztabaidatuko ditugu, osasuna, elikadura eta material berriak kirolean. Horrez gain, Carles Murillok, Sociedad Española de Economía del Deporte elkarteko presidenteak, hitzaldia emango du. Jardunaldia amaitzean, networkinga egiteko aukera izango da enpresekin, startupekin, ekintzaileekin, I+G+Bko eragileekin, kirol-erakunde eta -eragileekin eta kirol-ekosistemako inbertsio-eragileekin.

Egitaraua

9.30hEkitaldiaren hasiera
9.45hKonferentzia “Sormena eta berrikuntza teknologikoa kirolean. Aldaketaren ikuspegi ekonomikoa” Carles Murillo, Kirolaren Ekonomiako Espainiako Elkarteko presidentea.
10.15hMahai-ingurua “Teknologia digitalak: jarduera hibridoak eta aukera-espazio”

Moderatzailea: Gorka Varela, Vicomtech
Parte-hartzaileak: Gaizka SanVicente, Olocip; Manel Valcarce, Sevillako Unibertsitateko Valgo Aholkularitza CEO eta Valte Spin Off CMO; Mikel Pajares, Innovae Vision
11.15hKafe etenaldia
11:45hMahai-ingurua “Teknologia, osasuna, nutrizioa eta kirol-arloko materialak eraldatzen”

Moderatzailea: Patxi Lopez, Tekniker
Parte-hartzaileak: Aitor Viribay, Gut4science; Jokin Umerez, Ternua; Juan Carlos Gonzalvez, iAltitude Health; Leire Francés, Glucovibes
12:45hStartup-en aurkezpena
13:00hOndorioak eta itxiera ekitaldia
13.30hLunch Networking