Kirolari aplikatutako teknologia berriak dituzten proiektuen bila gabiltza!
Kirolaren mundua iraultzeko gai den irtenbide teknologiko bat duen startup edo ekintzailea bazara, Sportek HUB 2025-en 4. edizioa zure zain dago. Emakumeen kirolean oinarritutako irtenbide teknologikoa duten eta/edo kirolaren industrian orokorrean aplikazioak dituzten proiektuak bilatzen ari gara.
Ezagutu Gipuzkoako kirol industriaren ekosistemaren parte izateak eskain diezazkizukeen aukerak eta nola garatu ditzakegun elkarrekin proposamen berriak kirol digitala, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirol espazio adimendunak, management eta material berriak bezalako arloetan.
Nork osatzen du Sportek Hub?
Sportek Hub ekimen publiko-pribatu bat da, eta hau sustatzen dute: Kirola eta Sustapen Ekonomikoa/Ekintzailetza arloen bidez, Eibarko Udalak, Donostiako Udalak eta Real Sociedad Fundazioak, BIC Gipuzkoa gobernu-organoa duela, eta kirol-industria haztea eta haren lehiakortasuna hobetzea helburu duela.
Zer eskaintzen dizu?
Ekimen honek startup-ei eta ekintzaileei laguntza ematea du helburu, BIC Gipuzkoak kudeatzen dituen ekintzailetza-programen bidez lor dezaketen 60.000 euro arteko finantzaketa emanez, beren proposamenen bideragarritasun teknikoa, finantzarioa eta merkatukoa azter dezaten.
Proiektua sustatu eta ikusarazi eta industriarekiko eta kirol-berrikuntzako eragileekiko loturak sustatzeaz gain, beste onura batzuk ere baditu Sportek HUBek, hala nola:
- Negozio-plangintza estrategikoari buruzko aholkularitza.
- Mentorizazio espezializatua eta lankidetzarako aukerak, Venture Client proposamenarekin.
- Baliozkotzeko eta MVP probetarako lab-ak.
- Coworking- eta inkubazio-gune espezializatuak.
- Prestakuntza espezializatua enpresa-kudeaketan.
- Finantzaketa kudeatzeko aholkularitza eta laguntza.
Nork parte har dezake?
Sportek Hub-ek sektorearen beharrei eta aukerei erantzuteko gai diren produktu eta zerbitzu teknologikoak eskaintzen dituzten startup-ak eta ekintzailetza-proiektuak bilatzen ditu.
Parte hartzeko baldintzak:
- Kirol eta fitness sektorerako irtenbide teknologikoak proposatzen dituzten edo beste negozio-arlo batzuetatik sektore honetara beren irtenbideak migratu nahi dituzten garapen- edo abiarazte-fasean dauden startup-ak.
- Kirol eta fitness industriaren etorkizuneko beharrak ase ditzaketen ideia disruptiboak dituzten ekintzaileak.
Eskaerak aurkezteko epea eta aurkezpena
Aurkeztu zure eskaera orain uztailaren 21a baino lehen.
Eskaerak ondorengo formularioa erabiliz aurkeztu behar dira.