Realarekin zure irtenbidea garatu nahi duzu?
Sportek Hub-ek Gipuzkoako startupei zuzendutako lehen deialdi bat ireki du, berrikuntza teknologikoko proiektu bat garatzeko, Real Sociedad enpresa bultzatzaile gisa eta Real Sociedad Fundazioarekin batera ezagutza eta ekintzailetza teknologikoa sustatzeko helburuetan, kirolean gero eta eskakizun handiagoei erantzutea ahalbidetzeko.
Proiektua ariketak proposatu eta jarraipena egiteko plataforma bat sortzean datza, talde gipuzkoarreko futbolarien plangintza kudeatzeko gai izango dena. Erronkaren helburua da, gailu mugikorra erabiliz, jokalariak egin behar dituen ariketak ikustea eta noiz egin behar dituen jakitea. Ariketa horiek prestatzaile fisikoak edo klubeko arduradunak definitu eta proposatuko ditu.
Zer eskaintzen dizugu?
Startup teknologikoa bazara, aukera izango duzu:
- Gutxieneko Produktu Bideragarri (GPB) bat garatzea ingurune erreal batean, Realaren eskutik, enpresa bultzatzaile gisa.
- SportekHUBek emandako 15.000 €-ko finantzaketa izatea.
- Etorkizuneko lankidetza-aukerak, Venture Client proposamenarekin.
- Coworking eta inkubazio espazioak.
Parte hartu ahal izateko baldintzak
- Gehienez bost urteko antzinatasuna izatea.
- Realak planteatutako erronka osoa edo zati bat ebazten laguntzeko proposamena aurkeztea.
- Legez eratutako enpresa bat izatea, adin nagusikoek osatua eta desegiteko arrazoirik ez duena.
Balorazio-irizpideak
- Proposatutako irtenbidea: erronkari zenbateraino heldu dion eta aurreikusitakoari zenbat balio ematen dion.
- GPBaren garapenaren ekarpena StartUp-aren negozio-ereduari. Startup-aren negozio-estrategiari egiten dion ekarpena
- Berrikuntza-maila
- Gauzatzearen bideragarritasuna.
- Proposatutako teknologien egokitzapen-maila.
- Inplikatutako enpresaren eta taldearen esperientzia, erronkari erantzuteko gaitasuna.
- Erronka gauzatzeko eta amaitzeko aurreikusitako denbora.
Aurkeztutako proiektuak Sportek Hub eta Real Sociedad enpresetako ordezkariek osatutako ebaluazio-batzorde batek baloratuko ditu, erronka irabazi duen proiektua hautatzeko.
Erronka eta deialdiaren oinarriak zehatzago ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen.