Kirolaren industriarako proiektu teknologiko bat duen ikertzailea zara?
Sportek Hub, kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologiako hub-ak, bere bigarren deialdia ireki du, sport-tech teknologien edota ezagutza-arloen merkatu aukerak aztertu nahi dituzten Gipuzkoako ikertzaile eta ikerketa-taldeentzat.
Hautatutako proiektuek 15.000 €-ko finantziazio ekonomikoa izango dute beren proposamenen merkatu aukerak aztertzeko, eta horretarako aholkularitza espezializatua izango dute.
Teknologiek aplikazio potentziala izan behar dute kirol digitalean, osasunean, nutrizioan eta ongizatean, kirol-espazio adimendunetan eta material berrietan.
Baloratuko diren gaiak:
- Teknologiaren garapen-maila eta merkaturako balio-proposamena
- Garapen teknologikoan inplikatutako taldea
- Gerora ekintzailetza-fase bati ekiteko interesa.
Fase horren ondoren, eta proiektu bat definitu ondoren, BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza-programan aurkeztu ahal izango dira (Barnetekin/Barnekintzaile programa – Ekintzaile/Txekintek programa), 60.000€-rainoko finantzaketa-aukerarekin.
Nork eman dezake izena?
- Ikertzaileak, banaka edo taldean, zentro teknologikoetatik, CICetatik, unibertsitateetatik, lanbide-heziketako zentroetatik edo enpresetatik datozenak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Proiektua deskribatzen duen memoria
- Parte-hartzaileen CV
Eskaerak aurkezteko epea
Bidali zure eskaera orain 2024ko azaroaren 15a baino lehen.
Hautagaiak hurrengo formularioaren bidez erregistratuko dira.