
DEIALDIAK:
EMAN AUKERA ZURE PROIEKTUARI
Aurkitu kirolaren etorkizuna bultzatzeko finantzaketa, mentoring eta networking aukerak.

Ekintzaileen eta StartUpen deialdia
Kirol arloko startupak eta proiektu ekintzaileak bultzatzeko, 60.000 €-rainoko finantzaketa eskainiz BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza programen bidez.
Eman izena hemen

Sport-Tech ikertzaileentzako Ikertzaileen deialdia
Teknologia-zentroetako, IKZetako, unibertsitateetako, lanbide-heziketako zentroetako edo enpresetako ikertzaileei – banaka edo taldeka – zuzendutako deialdia, baldin eta beren teknologien/sport-tech jakintza-arloen merkataritza-aukerak aztertu nahi badituzte. Hautatutako proiektuek garatzen ari diren teknologien merkataritza-aukerak aztertu ahal izango dituzte aholkularitza espezializatuaren bidez. Teknologiek aplikazio potentziala izan behar dute hainbat arlotan, hala nola kirol digitalean, osasunean, nutrizioan eta ongizatean, kirol espazio adimendunetan eta material berrietan. Emaitza positiboak dituzten proiektuek Sportek HUB ekintzailetza programan jarraitu ahal izango dute.
Eman izena hemen

Erronka teknologikoen deialdia
Erakundean berrikuntza prozesuei/erronka teknologikoei ekitea planteatzen duten kirol enpresei/eragileei zuzendua. Berrikuntza irekiko venture client eredu baten bidez, hautatutako proiektuek hainbat startupek proposatutako soluzioak aukeratu ahal izango dituzte.
Laster