Ekosistema

I+G+b eragileak

Teknologiaren berrikuntzarako ekosistemako kide izan nahi duten eta ekosistemarekin lan egin nahi duten unibertsitateak eta ikerketa-zentroak: euren proiektu berritzaileak kirolaren industrian ikertzeko, aplikatzeko, garatzeko eta transferitzeko.

No Limits aukerak:
˖ Harremana kirol-industriarekin eta kirol-eragileekin, eta networkinga bideratzea
˖ Aukera/proiektu berriak identifikatzea
˖ Elkarlaneko I+G garatzeko aukerak
˖ I+G-ren balorizazioa
˖ Teknologia enpresetara transferitzeko aukera eta/edo startup berriak sortzea.

Startupak

Kirolaren industriaren etorkizuneko beharrei erantzuteko gai den konponbide edo ideia disruptibo bat duten startup eta proiektu ekintzaileak. I+G+b-ko teknologia berriak, merkaturako balio-proposamen bat izan dezaketenak.

No Limits aukerak:
˖ Proiektua eta bere balio-proposamena sustatzea eta agerian jartzea.
˖ Harremana kirol-berrikuntzako industriarekin eta eragileekin.
˖ Kirolaren munduan erreferentzia diren enpresa handiekin proiektu bat garatzeko eta lantzeko aukera.
˖ Proiektuak eskatutako I+D+b-ren sortzaile diren agenteetara iristea eta proiektuaren beharrekin lotutako transferentzia-aukerak hautematea.
˖ Laguntza, formakuntza eta mentoring aditua kirolaren arlo ezberdinetan.
˖ Coworking guneak.
˖ Laborategiak produktuen eta teknologien kontzeptu-probetarako eta testak egiteko.
˖ Venture clients aukerak HUBaren sustatzaileekin eta laguntzaileekin.
˖ Azeleragailuetara eta inbertsoreetara hurbiltzea.

Enpresak

Kirol-sektoreko enpresa finkatuak. Profil berritzaile/teknologikoko erronka berriei aurre egin nahi dieten enpresak, startupen eta ikerketa-eragileen lankidetza izan dezaketenak.

No Limits aukerak:
˖ Kirol-berrikuntzako punta-puntako ekosistema batekin harremana.
˖ Topagunea eta networkinga bideratzea.
˖ Antolakunde berritzaile/teknologiko eta jasangarri gisa posizionatzea.
˖ Teknologia berrien eta negozio-eredu berrien behatokia.
˖ Teknologia berrien identifikazioa eta scoutinga konponbide-eskaintzan txertatu ahal izateko – negozio berriak sortzea eta lehiakortasuna hobetzea.
˖ Industriaren egungo behar berrien erantzuna arintzea.
˖ Elkarlaneko I+G aukerak eta teknologia emergenteetara iristeko aukera.
˖ Erronka teknologikoei soluzio berritzaileenekin erantzuna ematea.
˖ Digitalizaziorantz eta berrikuntzarantz aurrera egiteko laguntza/ merkatuko balio-proposamen berriak.
˖ Teknologien balorizazioa.
˖ Kirolaren arlo ezberdinetako mentore adituak erabilgarri.
˖ Laguntza eta mentoringa negozio berriak merkaturatzeko eta/edo dibertsifikatzeko.
˖ Sektoreko eragileetara eta inbertsoreetara hurbiltzea.

Erakundeak

Klubak, federazioak, liga profesionalak eta kirola sustatzeko erakundeak.

No Limits aukerak:
˖ Jardun profesionalean hautemandako beharrak eta aukerak bideratzea.
˖ Elkarlaneko proiektuetan parte hartzea.

Adituak

Jarduera fisikoaren eta kirolaren industriako profesionalak, berrikuntza- eta ekintzailetza-prozesuetan aholkularitza eta laguntza emateko.

No Limits aukerak:
˖ Sustatzea eta agerian jartzea, kirolaren industriako erreferente moduan.
˖ Harremana kirol-industriarekin eta kirol-eragileekin, eta networkinga bideratzea.
˖ Aukera/proiektu berriak identifikatzea.
˖ Proiektu berriekin elkarlanean jarduteko aukera.

Startupak

Kirol gune adimendunak sortzen: ezagutu, konektatu, diseinatu eta aztertu.
Dimentsio berri bat indoor txirrindularitzaren simulazioan eta entrenamenduan.
Esports marketin eta ekitaldi agentzia.
Mikrobioma-analisia eta analisi genetikoak osasunera eta kirol-errendimendura aplikatuta.
Jokalarien teknika indibidualizatzeko tresna teknologikoak.
Kirol elektronikoetan espezializatutako talentuaren jarraipena eta kudeaketa egiteko plataforma digitala.
Tresna metaverse-a-ren zerbitzua.
Sortu energia zure txirrindularitzaren bidez eta bihurtu kreditu birtual gure marketplace espezializatuan.
Errehabilitazio digitala, segurua eta kalitatezkoa.
Teknologia disruptiboa neoprenozko jantzien kudeaketan.
Xakean oinarritutako entrenamendu kognitiboko tresna berritzailea, ongizate pertsonalera bideratua, "mens sana".
Abenturaren eremuan eskalada ziurtatzeko gailua.
Surf-aren teknika entrenatzeko eta hobetzeko tresna.
Big Data eta Adimen Artifizialean oinarritutako futbol taldeentzako analisi taktikoko software-a.
Zure helburuak bultzatzen dituen eta zure bertsiorik onena lortzen laguntzen dizun soluzio digital pertsonalizatua.
Adimen artifiziala, ziurgabetasuna murrizteko, errendimendua optimizatzeko eta diru-sarrerak maximizatzeko hainbat kiroletan: scoutinga eta errendimendu-iragarpena; osasuna, errendimendu fisikoa eta lesioen prebentzioa; eta errendimendu-analisia komunikabideetan.

Laguntzaileak

Babesleak